Ekonomia -

BALANTZEA

2.000 milioi euroko inpaktu metatuarekin egin du 20 urteko ibilbidea BEC erakustazokak

Bi hamarkadatan 3.200 ekitaldi eta 20 milioi bisitari jaso ditu BECek. Apirilean beteko dira dira 20 urte, Barakaldon erakustazoka martxan jarri zenetik.

Makina Erremintaren Biurteko Azokaren artxiboko irudi bat.
Makina Erremintaren Biurteko Azokaren artxiboko irudi bat.
Makina Erremintaren Biurteko Azokaren artxiboko irudi bat.

EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

2004an sortu zenetik, Euskal Autonomia Erkidegoaren Barne Produktu Gordinean (BPG) 2.000 milioi euroko inpaktu metatuarekin, hiru lurraldeen garapen sozioekonomikoan eta kanpo proiekzioan "ekarpen esanguratsua" egitea aitortu dio bere buruari Bilbao Exhibition Centrek (BEC), ekitaldien industrian "nazioarteko erreferente gisa" kokatuta dagoela esanez. 

20 urte bete zituen Bilbao Exhibition Centrerrek (BEC) apirilean, eta bi hamarkadotako ibilbidearen balantzea egin du gaur, baita hurrengo urteei begirako asmoak azaldu ere. 3.200 ekitaldi, 20 milioi bisitari eta 296,6 milioi euro EAEko ogasunetara. Datuok nabarmentzen dira urteurreneko argazkian.

2024ari dagokionez, zabaldutako oharrak dio "jarduera handiko" urtea izan zela, 280 ekitaldi eta 226,9 milioi euroko inpaktuarekin. Orotara, 843.800 bisitari jaso zituen erakustazokak eta 4.348 enplegu sortu ziren. Horrek guztiak, 44,3 milioi euro baino gehiagoko zerga-bilketa eragin zuen.

Azoken eta erakusketen arloan, besteak beste, Makina Erremintaren Nazioarteko Biurtekoa eta WindEuropen hirugarren edizioa azpimarratu dituzte balantzean. Halaber, kultur ekitaldiei dagokienez, urteurreneko urteari amaiera emateko Bryan Adamsek Bizkaia Arenan egindako "kontzertu arrakastatsua" aipatu du BECen zuzendaritzak, eta horrekin batera, Remember Paradise, Perrealo, ElRow, I Love Reggaeton, Love the 90's, Black Works Fetival, Nerbioi Punk Fest eta Ravage Fest jaialdiak.

Bestalde, euskal kulturarekin eta euskararekin duen "konpromisoari" eusten diola berretsi du BECek gaur igorritako idatzian, eta ZeidFest Gaztea, Makusi Jaia eta Ura Bere Bidean egitasmoak kokatu ditu helburu horren barruan.

Hurrengo urteotara begira, "eraldaketa digitala" eta "ingurune lokalaren eta globalaren jasangarritasunarekiko konpromisoa indartzea" dira erakustazokaren helburuetako bi. "Baikor" ekin dio 2025 urteari, eta publiko zein sektore guztiei bideratutako "askotariko programazioa" agindu du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Barakaldo Bilbao Exhibition Centre Ekonomia Eguneko albisteak Albisteak Enpresaburuak Industria