Ekonomia -

BARNE PRODUKTU GORDINA

EAEko ekonomia % 2,1 hazi zen 2024an, eta 17.000 lanpostu baino gehiago sortu ziren

2023ko hirugarren hiruhilekotik laugarren hiruhilekora, berriz, BPGk % 0,4 egin du gora.

Eraikuntzako langileak, Bilbon. Artxiboko argazkia: EFE
Eraikuntzako langileak, Bilbon. Artxiboko argazkia: EFE
Eraikuntzako langileak, Bilbon. Artxiboko argazkia: EFE

EITB Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Euskal Autonomia Erkidegoko (EAE) Barne Produktu Gordina % 2,1 hazi zen 2024.urtean, 2023ko datuekin alderatuta, Eustat Euskal Estatistika Institutuak gaur kaleratu dituen behin-behineko datuen arabera.

Gauzak horrela, EAEko ekonomiaren hazkundea Eusko Jaurlaritzak egindako azken aurreikuspena baino bi hamarren hobea izan da. Izan ere, urte arteko hazkundea % 1,9koa izango zela aurreratu zuen.

Hirugarren hiruhilekotik laugarrengora, berriz, BPGk % 0,4 egin zuen gora.

Eustaten arabera, balio erantsia aurreko urtean baino intentsitate txikiagoarekin hazi zen iaz sektore ekonomiko guztietan, salbuespenak salbuespen. Izan ere, merkataritza, ostalaritza, garraioa, administrazio publikoa, hezkuntza, osasun eta gizarte-zerbitzuen sektorea hazi dira gehien azken urtean.

Enpleguak, lanaldi osoaren baliokide diren lanpostuak aintzat hartuta, % 1,8 egin du gora, aurreko urtean baino 17.000 lanpostu gehiago zenbatu baitituzte. Azken hiruhilekoan, ostera, igoera % 0,4koa izan zen eta aurreko urteko hiruhileko beraren aldean, % 1,6ko hazkundea neurtu zen.

Datu aurreratuak datorren martxoan berretsi edo berrituko ditu Eustat Euskal Estatistika Institutuak.

Eusko Jaurlaritzak 2025eko eta 2026ko hazkunde aurreikuspenei eutsi die. Horren arabera, EAEko ekonomia % 2 haziko da aurten, eta % 1,7, berriz, datorren urtean.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Eusko Jaurlaritza EAE albisteak Ekonomia Eguneko albisteak Albisteak Eustat BPGd