Ekonomia -

EAE-ko Auzitegi Nagusia

Tramitera onartu dute Jaurlaritzaren aurkako salaketa, sektore publikoaren lan-baldintzak ez negoziatzeagatik

ELA sindikatuak azaldu duenez, Eusko Jaurlaritzak "askatasun sindikalaren eta negoziazio kolektiboaren oinarrizko eskubideak urratu" zituelako abiatu zuen prozedura judiziala, "lan-baldintzak inposatu zituelako".

Eusko Jaurlaritzaren bulegoak, Lakuan, Gasteizen. Irudia: Irekia
Eusko Jaurlaritzaren bulegoak, Lakuan, Gasteizen. Irudia: Irekia
Eusko Jaurlaritzaren bulegoak, Lakuan, Gasteizen. Irudia: Irekia

Agentziak | EITB Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

EAEko Justizia Auzitegi Nagusiak (EAEAN) tramitera onartu du ELAk Eusko Jaurlaritzaren aurka jarritako salaketa, sektore publikoko "100.000 pertsonaren lan-baldintzak negoziatu gabe" 2025erako aurrekontu proiektua onartzeagatik.

Sindikatu abertzaleak ohar batean azaldu duenez, Eusko Jaurlaritzak "askatasun sindikalaren eta negoziazio kolektiboaren oinarrizko eskubideak urratu zituen, lan-baldintzak inposatu zituelako, sindikatuekin negoziatu gabe". "Legeak aurreikusten duena alde batera utzita", ziurtatu du.

ELAk salatu duenez, Imanol Pradalesen Gobernu berriaren lehen aurrekontuetan "ez zituzten sindikatuak negoziatzera deitu ere egin", eta gogorarazi du aurrekontu horietan "EAEko administrazioetako behargin publiko guztien ordainsari-igoerak" ezartzen direla, eta, zehazki, "Eusko Jaurlaritzaren mende dauden 100.000 langile publiko baino gehiagorenak", baita enplegu publikoa lortzeko beste gai batzuk ere, "legez negoziatu beharrekoak".

Sindikatuak adierazi duenez, nahiz eta Jaurlaritza "irmo aurka agertu", helegitea tramitera ez onartzea nahi baitzuen, EAEko Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Aretoak sindikatuen eskaera onartu du.

ELAk azaldu duenez, orain hasi da eskari horren ibilbide judiziala, eta sindikatuak eskatuko du onar dadila Jaurlaritzak, legediak ezarritakoari jarraituz, "aldez aurretik negoziatu behar zituela soldata eta enplegu baldintzak sindikatuekin".

Sindikatu abertzalearen hitzetan, Eusko Jaurlaritzak "askatasun sindikalerako eta negoziazio kolektiborako eskubidea urratu zuen, eta erakundeak konpondu beharko luke hori".

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Politika Eusko Jaurlaritza ELA Euskal Autonomia Erkidegoa Funtzionarioak Ekonomia Eguneko albisteak Albisteak EAEko Aurrekontuak EAEko Justizia Auzitegi Nagusia