Ekonomia -

EAE-KO JUSTIZIA AUZITEGIA

Steilasek eta Ehigek positibotzat jo dute unibertsitatez kanpoko ikastetxeen plangintzarekin lotutako epaia

"Juridikoki ziurtasun gabezia sortzen du, dekretu horretan oinarritzen baita hezkuntza sistema osoa", adierazi dute bi sindikatuek.

Justizia Jauregia (Bilbo)
Justizia Jauregia (Bilbo)
Justizia Jauregia (Bilbo)

EITB Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Euskal Autonomia Erkidegoko Justizia Auzitegi Nagusiak unibertsitatez kanpoko ikastetxeetako plangintza dekretua baliogabetu zuen atzo, Steilas eta Ehige sindikatuei arrazoi emanda.

Horri erantzunez, bi sindikatuek positibotzat jo dute epaia. "Juridikoki ziurtasun gabezia sortzen du, dekretu horretan oinarritzen baita hezkuntza sistema osoa", adierazi dute.

"Jakin dugunez, Eusko Jaurlaritzak helegitea jarriko du epai horren aurka. Horrela balitz, epaiaren behin-behineko betearazpena eskatzeko aukera aztertuko dugu guk. Ildo horretan, Jaurlaritzari galdegingo diogu epaia onar dezala, eta ez dezala luza berorren betearazpena diskurtso antzuak erabilita. Halaber, Euskal Eskola Publikoa lehenetsiko duen plangintza dekretu berri bat egitea eskatu nahi diogu", azaldu dute.

Hezkuntza Sailak, bere aldetik, nabarmendu du testuak aurreratutako puntu ugari Hezkuntza Legean jaso zirela. Horrela, konpromisoa hartu du instantzia judizial guztietan jarrera horri eusteko.

Justizia Auzitegiak emandako epaia ez da irmoa, eta, beraz, Plangintza Dekretuak indarrean jarraitzen du. Prozedura judizialak ebatzi bitartean, Hezkuntza Sailak aurrera egingo du Hezkuntza Legetik eratorritako araudia garatzen. Lehentasunen artean, "testu berri bat idaztea" aipatu dute, "araudian aurreikusitako hezkuntza plangintzaren aurrerapenak jasoko dituena".

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Hezkuntza legea Gizartea Ekonomia Eguneko albisteak Albisteak Hezkuntza Sindikatuak Steilas EAEko Justizia Auzitegi Nagusia