Ekonomia -

INDUSTRIA

Talgo bereganatzeko lehiara Indiako konpainia bat batu da

Sidenor euskal konpainiak Talgoren akziodunen artean sartu nahi du, baina operazioa zailtzen ari zaio, jada bi "aurkari" baititu.

Talgo konpainiaren fatxada. Argazkia: EFE
Talgo konpainiaren fatxada. Argazkia: EFE
Talgo konpainiaren fatxada. Argazkia: EFE

EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Talgoren erosketa dela eta, lehiakide berria du orain Sidenorrek. Indiako Jupiter Wagons konpainia prest dago erosteko. Eskaintza egin eta Talgoren jabetza eskuratu nahi du.

Poloniako Pesa enpresa publikoarekin ere lehiatuko da, horrek ere Talgo erosteko interesa erakutsi baitu.

Eusko Jaurlaritzak eta Espainiakoak Sidenor euskal enpresaren aukera babesten dute, baina egoera etorkizun hurbilean nola garatzen diren ikusi beharko da.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Euskal Autonomia Erkidegoa Ekonomia Eguneko albisteak Albisteak India Enpresaburuak