Ekonomia -

Batzarra Madrilen

Senegalen geldirik dauden euskal atunontzien egoera mintzagai izango da astelehen honetako bilera batean

Eusko Jaurlaritza, Espainiako Gobernuko Nekazaritza eta Arrantza Ministerioa eta arrantza-sektorea batzartuko dira. Senagaleko portuan dauden euskal atunontziek ez dute gehiago arrantzatu, Europar Batasuneko arrantza-akordioa berritu gabe geratu delako.

Lau euskal atunontzi daude geldirik Senegalgo portuan. Argazkia: Dakartuna
Lau euskal atunontzi daude geldirik Senegalgo portuan. Argazkia: Dakartuna
Lau euskal atunontzi daude geldirik Senegalgo portuan. Argazkia: Dakartuna

AGENTZIAK | EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Senegalen geldirik dauden euskal atunontzien egoera aztertuko dute astelehen honetan Eusko Jaurlaritzak, Espainiako Gobernuko Nekazaritza eta Arrantza Ministerioak eta arrantza-sektoreak Madrilen egingo duten bileran, Radio Euskadin eskainitako elkarrizketan Amaia Barredo Eusko Jaurlaritzako Elikadura, Nekazal Garapena, Nekazaritza eta Arrantza sailburuak iragarri duenez. Senagaleko portuan dauden euskal atunontziek ez dute gehiago arrantzatu, Europar Batasuneko arrantza-akordioa berritu gabe geratu delako.

Senegalgo kostaldean dauden lau ontzi horien egoeragatik bere kezka adierazi du Barredok, eta gogoratu du Europar Batasuneko "arrantza-akordioa ez berritzearen arriskuaz" ohartarazi ziola joan den irailean Espainiako Gobernuari. Sailburuak azaldu duenez, Europako Batzordeak "txartel horia" eman zion Senegali, akordioen betetze-mailaren adierazle dena, eta kasu honetan "ematen zuen Senegal ez zela akordioak betetzen ari".  

Egoera horri buelta emateko eta euskal arrantzari "berme gehiago" emateko helburuz, Ministerioarekin "elkarrizketa saiakerak" izan direla adierazi du sailburuak, baina ez dutela fruiturik eman. Horrekin batera, joan den astean bertan "flota horrentzako ezohiko neurriak" abiatzeko eskatu zioten Espainiako Gobernuari.

"Geldialdiaz hitz egiten badugu, neurri nahikoak ditugu gure araudian aldi baterako arrantza-kala berriak bilatu ahal izateko, edo behin betiko geldialdiaz ari bagara, ontzidia eraisteko laguntzak emateko. Edonola ere, erantzuna behar genuen", adierazi du.

Gauzak horrela, Amaia Barredok iragarri du azkenik astelehen honetan bilduko direla Madrilen. Luis Planas Arrantza ministro buru izango duen bilera horren helburua izango da euskal atunontzi horiei irtenbidea emateko neurriak adostea.

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Afrika Ekonomia Eguneko albisteak Albisteak Irrati programazioa Arrantza