Ekonomia -

Lan-gatazka

Sunsundeguiko langileak babestu eta lanaren aldeko "apustu argia" aldarrikatu dute Sakanan

Hartzekodunen konkurtsoan dagoen Sunsundegui enpresako langileek manifestazioa egin dute Altsasuko kaleetan, "Etorkizuna nahi dugu. Etorkizuna Sunsundeguirentzat" lelopean. Enpresa-batzordearen arabera, enpresa erosteko "interesa" agertu dute hainbat inbertitzailek.

Sunsundeguiko langileak Altsasun manifestatu dira. Argazkia: EITB MEDIA
Sunsundeguiko langileak Altsasun manifestatu dira. Argazkia: EITB MEDIA
Sunsundeguiko langileak Altsasun manifestatu dira. Argazkia: EITB MEDIA

AGENTZIAK | EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Sunsundegui enpresako langileek manifestazioa egin dute igande honetan Altsasuko kaleetan, "Etorkizuna nahi dugu. Etorkizuna Sunsundeguirentzat" lelopean. Egun, hartzekodunen konkurtsoan dago. Langileek Sakanako bizilagunen babesa jaso dute, eta lanaren aldeko "apustu argia" egiteko eskatu diote enpresari, hau da, euren arazoak konponduko lituzkeen industria-plan bat prestatzeko.

David Trevejo enpresa-batzordeko presidentearen esanetan, enpresa erosteko "interesa" agertu dute hainbat inbertitzailek. "Gure produktua kalitatezkoa da, eta merkatuan badu bere lekua", esan du Sunsundeguik ekoizten dituen autobusen inguruan.

"Gure jarduera zerotik hasteko eta erronkei aurre egiteko proiektu bat eraikitzeko aukera da guretzat", azpimarratu du Trevejok, bidaiarien garraio eta automozio alorrek bizi dituzten aldaketei aipamena eginda.

Hori dela eta, inplikatutako eragileei eskatu die "aukera horretaz baliatzeko, Sakanan eta Altsasun aberastasuna birbanatzeko eta kalitatezko enpleguari eusteko industria-plan bat abiatu ahal izateko".

Trevejoren hitzetan, Sakanako eskualdeak eta Sunsundeguiko langileek " ez dute aurreikusten, ezta hipotesi gisa ere, enpresaren itxiera". Gainera, proiektu horretan "laguntzeko" eta "jardueraren jarraipena egin eta kontrolatzeko tresnak" jar ditzala eskatu dio Nafarroako Gobernuari.  

Azkenik, elkartasun osoa adierazi diete lan-gatazkak dituzten Eskirozko BSH edo Zumaiako Balentziaga ontziolak enpresetako langileei.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Nafarroa Lana Ekonomia Eguneko albisteak Albisteak Enpresaburuak