Ekonomia -
LAN-ISTRIPUA
66 urteko langile bat zauritu da Tafallan, bi metroko altueratik erorita
09:45 inguruan izan da istripua, mekanikako tailer batean. Zauritutako langilea Iruñeko Unibertsitate Ospitalea eraman dute, eta pronostiko erreserbatua du.
EITB MEDIA
66 urteko langile bat zauritu da Tafallan (Nafarroa), mekanikako tailer batean bi metroko altueratik erorita.
09:45 inguruan izan da istripua, Tudela Etorbidean dagoen enpresa batean. Zauritutako langilea Iruñeko Unibertsitate Ospitalea eraman dute, eta pronostiko erreserbatua du, 112-SOS Nafarroako larrialdietarako zerbitzuak jakitera eman duenez.
Tafallako suhiltzaileak eta anbulantzia medikalizatu bat bertaratu dira istripuaren tokira, abisua jaso ondoren.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea