Ekonomia -

TITULAR NAGUSIAK

Albiste izango dira: Greba hezkuntza publikoan, Guardian enpresaren itxiera Laudion eta omnibus dekretua

Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.

Ikasle talde bat Bilboko ikastetxe batean. Artxiboko argazkia: EFE
Ikasle talde bat Bilboko ikastetxe batean
Ikasle talde bat Bilboko ikastetxe batean. Artxiboko argazkia: EFE

EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Honako gai hauek hartuko dituzte gaur, 2025eko urtarrilaren 22an, hedabideetako lerroburu nagusiak:

- Greba hezkuntza publikoan: 12 eguneko greba zikloa hasiko da unibertsitatez kanpoko Euskal Autonomia Erkidegoko hezkuntza publikoan, irakasleen lanuztearekin. Lehenengo greba hori dela eta, Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako irakasleek manifestazio nagusia Bilbon egingo dute gaur, 11:30etik aurrera, Eusko Jaurlaritzaren egoitzatik Arriaga antzokiraino. Irakasleak urtarrilaren 23an eta otsailaren 26an eta 27an ere mobilizatuko dira.

- Guardian enpresaren itxiera Laudion: Guardian Glass multinazionalak Laudion duen lantegia itxi egingo du ekainean eta bertan lan egiten duten 171 beharginak kaleratuko ditu. Konpainiak azaldu duenez, "matxura" izan dute labean, eta "ezin izango dute konpondu". Horrek eragin omen du enplegu erregulazio espedientea. Eusko Jaurlaritzak enpresarekin hitz egingo duela jakinarazi du, "inbertsio berriekin jarduerari eusten" saiatzeko.

- Omnibus dekretua: Energia enpresa handien gaineko zerga, hainbat neurri sozial bere baitan hartzen dituen omnibus dekretua eta pentsioen erreformari buruzko dekretua bozkatuko dituzte Espainiako Diputatuen Kongresuan. EAJk eta Juntsek enpresa energetikoei ezarritako zerga berezia luzatzearen aurka bozkatuko dute, eta, hortaz, ez da aurrera aterako. Omnibus dekretuari dagokionez, ez dago argi Kongresuaren babesa izango duen ala ez. Pentsioen erreformari buruzko dekretuak, ostera, behe ganberaren argi berdea jasoko du PPk esana baitu babestu egingo duela.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Diputatuen Kongresua azken ordukoa Berriak Politika EAJ-PNV Araba Eusko Jaurlaritza ELA albisteak Langile Abertzaleen Batzordeak Grebak Euskal Autonomia Erkidegoa albisteak Lana azken orduko albisteak Espainiako Gobernua albisteak Alderdi politikoak albisteak Laudio Pedro Sánchez albisteak Ekonomia Prentsa digitalaren azken orduko Albisteak Podemos Hezkuntzako albisteak 2024 Euskal sindikatuak Langile Komisioak azken ordukoa Steilas azken ordukoa Lan gatazkak gaur Junts per Catalunya