Krisi Ekonomikoa -
Inflazioa
Prezioak % 1,1 garestitu ziren EAEn eta % 0,9 Nafarroa, irailean
KPIk % 1,8 eta % 1,9 egin du gora aurten, hurrenez hurren. Estatu mailan, urtearteko inflazioa % 3,4ra iritsi da, irailean zazpi hamarren igota.
Erredakzioa
Kontsumorako Prezioen Indizea (KPI) % 1,1 hazi zen irailean aurreko hilabetearen aldean, eta urtearteko inflazioa % 1,8ra iritsi da EAEn.
Espainiako Estatistika Institutuak jakinarazi duenez, urtebetean % 3,1 garestitu dira prezioak. Irailean arropak eta oinetakoek eragin dute, batez ere, prezioaren igoera, % 5,6 garestitu baitira.
Nafarroa
Nafarroan, prezioak % 0,9 garestitu ziren irailean, aurreko hilabetearen aldean, eta urtearteko inflazioa % 3,6ra iritsi da.
2012an % 1,9 igo dira prezioak.
Urtearteko inflazioa % 3,4ra iritsi da Estatuan
Estatuari dagokionez, urtearteko inflazioa zazpi hamarren hazi zen irailean eta % 3,4ra iritsi zen, erregaien eta autoen prezioen garestitzeagatik batik bat.