Ekonomia -
ITXIERA
Laudioko lantegia "bideragarria" dela nabarmendu du alkateak, izan Guardian konpainiarekin edo beste batekin
Ainize Gastaka alkateak elkartasuna adierazi die kaleratuko dituzten 171 langileen familiei, eta Udala irtenbide bat aurkitzeko lanean ari dela gaineratu du.
AGENTZIAK | EITB Media
Guardian multinazionalak Laudion duen lantegia itxi eta bertan lan egiten duten 171 langileak kaleratuko dituela iragarri eta biharamunean, lantegia "bideragarria" dela nabarmendu du Ainize Gastaka alkateak, izan Guardian konpainiaren eskutik edo beste batekin.
X sare sozialean zabaldu duen mezuan, AEBko multinazionalak Laudioko lantegia ixteko eta 171 langileak kaleratzeko hartutako erabakia gaitzetsi du alkateak.
Laudioko alkateak elkartasuna helarazi die kaleratuko dituzten 171 langileen familiei, eta onartu du albisteak "kezka" eragin duela, herrian eta eskualdean daukan eraginagatik.
Halaber, Udala irtenbide bat aurkitzeko lanean ari dela azpimarratu du.