Ekonomia -
GREBA
Bertan behera utzi dute Arabako kiroldegi publiko eta gizarte etxeetako langileek deitutako greba
500 langile inguru zeuden grebara deituta. Hurrengo egunetan normaltasunez arituko dira Arabako kiroldegi publiko eta gizarte etxeak.
EITB MEDIA
Bertan behera utzi dute Arabako monitoreek deitutako greba. Gaurtik igandera bitarte, lurralde osoko kiroldegi publiko eta gizarte etxeetako 500 langile inguru zeuden grebara deituta. Hurrengo egunetan normaltasunez arituko dira Arabako kiroldegi publiko eta gizarte etxeak.
2023tik berritu gabeko hitzarmen kolektiboaren negoziazio betean murgilduta aritu dira langileen ordezkariak, duela urtebete zerbitzuaren kudeaketa hartu zuen Aiteko enpresarekin. 500 bat langile zeuden grebara deituta: 400 inguru, Gasteizko gizarte etxeetakoak; gainerakoak, lurraldeko beste zenbait kiroldegi publikotakoak.
Eskakizunen artean, KPIren araberako soldata igoera, sektoreko langile guztien lanaldia parekatzea eta aldi baterako ezintasun kasuetan ordainsariak hobetzea.