Ekonomia -

ITXIERA IRAGARPENA

Guardian multinazionalak otsailaren 3an itxiko du Laudioko lantegiko labea

Hala jakinarazi zion atzo konpainiak langile batzordeari. Hain justu, beharginen ordezkariek bilera dute gaur langileekin. Itxiera udarako iragarrita dagoen arren, sindikatuen susmoa da enpresa martxoan hasiko dela langileak kaleratzen.

Laudioko lantegiaren kanpoaldea. EITB Media
Laudioko lantegiaren kanpoaldea.
Laudioko lantegiaren kanpoaldea. EITB Media

EITB Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Guardian Glass multinazionalak Laudioko (Araba) lantegia ixteko egindako iragarpenaren ondotik, enpresak jakinarazi du otsailaren 3an itzaliko du lantegiaren labea. Hala jakinarazi zion atzo zuzendaritzak langile batzordeari, eta horren harira, sindikatuetako ordezkariek asanblada egingo dute gaur beharginekin (10:00etarako dago hitzartuta), egoera azaltzeko.

Langile batzordeak bazekien ustez matxuratuta dagoen labea otsailean amatatuko zutela, baina ez zuen data zehatzaren berri.

Itxiera sei hilabeteren buruan gauzatuko dela iragarri zuen enpresak, baina horrek ez du esan nahi lantegiko 171 beharginak udan kaleratuko dituztenik. Are gehiago, labearen itxierak kaleratzeak bizkor ditzakeela uste dute sindikatuek. Hori horrela, diote martxoan bertan has daitezkeela kaleratzeak egiten.

Eusko Jaurlaritzak esana du lantegia "bideragarria" dela, eta beste enpresa batzuen inbertsioen bila dabil jarduera ekonomikoari eusteko.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Araba Laudioko argazkiak Ekonomia 2024 Albisteak Gaur Gaurko azken orduko albistea