Ekonomia -
TURISMOA
EAEko apartamentu turistikoetako sarrerak % 21,1 handitu dira 2024an, eta gaualdiak % 14,8
Nafarroan, 2024an % 3,9 handitu dira ostatu-gauak hoteletan, aurreko urteko aldi bereko datuekin alderatuta.
Agentziak | EITB MEDIA
Euskal Autonomia Erkidegoko apartamentu turistikoetako sarrerak % 21,1 ugaritu dira urte batetik bestera 2024an, eta gaualdiak % 14,8. Landa-ostatuen kasuan, berriz, sarrerak % 0,3 murriztu dira iaz, eta gaualdiak % 0,2, Eustat Euskal Estatistika Erakundeak zabaldutako datuen arabera.
Bisitarien jatorriaren arabera, atzerriko jatorriko ostatu-gauen kopurua % 3,2 hazi da 2024an landa-ostatuetan eta % 31,5 turismo-apartamentuetan; apartamentu turistikoetan, berriz, atzerritarren sarrerak guztien % 38,9 izan dira.
Horrela, Euskadiko landa-ostatuetan, 2024. urte osoan, okupazio-datuak 2023. urtekoen antzekoak izan dira: % 0,3 jaitsi dira sarrerak eta % 0,2 gaualdiak. Zehazki, landa-ostatuetako sarrerak 172.341 izan dira iaz, eta gaualdiak 445.501.
2024an sarrerak % 8,2 hazi dira Araban; Gipuzkoan eta Bizkaian, berriz, % 1,8 eta % 2,7 egin dute behera, hurrenez hurren. Halaber, gaualdiak % 3,0 hazi dira iaz Araban; Gipuzkoan eta Bizkaian, berriz, % 0,1 eta % 2,1 egin dute behera, hurrenez hurren.
Hotelak Nafarroan
Nafarroako hotel-establezimenduetako gaualdiak % 3,9 igo dira 2024an, aurreko urteko aldi bereko datuekin alderatuta, Nastat-Nafarroako Estatistika Institutuak emandako datuen arabera.
Abenduan, 122.345 gaualdi zenbatu ziren, % 15 gehiago. Egoiliarren artean % 15,6ko igoera izan da, eta ez-egoiliarren artean % 12,6koa. Ostatu hartu duten bidaiarien kopurua % 5,6 hazi da, 2023ko abenduko datuekin alderatuta, eta 67.780 izan ziren. Batez besteko egonaldia 1,8 egunekoa izan zen, % 8,9 handiagoa. 2024an, bidaiarien kopurua % 1,5 hazi zen guztira.