Ekonomia -
Etxebizitza
Azpeitia izango da hutsik dauden etxebizitzei kanon bat kobratuko dien lehen udala
Hain zuzen ere, jabeek 10 euro ordaindu beharko dituzte urtean metro karratuko, eta isun hori % 10 haziko da hurrengo urteetan.
AGENTZIAK | EITB Media
Azpeitia hutsik dauden etxebizitzei kanon bat ezarriko dien lehen herria izango da Euskadin, Udalak iragarri duenez.
Nagore Alkorta Azpeitiko alkateak, Joanes Amenabar zinegotziak eta Iñaki Zabaleta Azpeitia Berritzeneko arduradun teknikoak azaldu dutenez, datorren astetik aurrera gutun bat igorriko diete etxe horien jabeei, erabaki horren berri emateko.
Hain zuzen ere, hilabeteko epea emango zaie Etxebizitza Bulegora joateko, euren etxeen egoerari eta alokairuan jartzeko aukerei buruz hitz egiteko.
Etxeak hutsik mantentzea erabakitzen dutenek metro koadroko 10 euroko kanona ordaindu beharko dute urtean, eta hurrengo urteetan % 10eko igoera izango dute.
Alkortaren esanetan, etxebizitzen "funtzio soziala" bultzatu nahi dute horrela, eta gogorarazi duenez, 2015eko Etxebizitza Legeak ezartzen duenaren arabera, udalek deklaratu dezakete etxe bat jenderik gabe dagoela bi urtez jarraian hutsik badago.
Bestalde, zehaztu du, oro har, hutsik dauden etxeak Bizilagun programara bideratzea gomendatuko duela Udalak, "alokairu soziala sustatzeaz gain, jabeei etxea modu seguruan alokatzeko aukera ematen dielako".
Etxebizitza Behatokiaren arabera, iaz EAEn hutsik zeuden 43.000 etxebizitzetatik 9.000k betetzen dituzte baldintzak kanona ezartzeko.