Ekonomia -

ELKARRIZKETA EUSKADI IRRATIAN

Lurdes Imaz (EHIGE), hezkuntza publikoko greba deialdiaz: "Espero dugu lehenbailehen konpontzea"

Aste honetan Haurreskolak Partzuergoko (asteartean eta asteazkenean) eta sukalde eta garbiketako (ostegunean eta ostiralean)langileen txanda izango da. EHIGEko koordinatzaileak espero du lan gatazka konpontzea eta eskola publikoko langileek baldintzarik onenak izatea.

Lurdes Imaz EHIGEko koordinatzailea, gaur, Euskadi Irratian
Lurdes Imaz EHIGEko koordinatzailea, gaur, Euskadi Irratian
Lurdes Imaz EHIGEko koordinatzailea, gaur, Euskadi Irratian

play icon 21:55

O. A. | EITB Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Aurreko astean EAEko hezkuntza publikoan hasitako 12 eguneko greba zikloak jarraituko du aste honetan. Haurreskolen Partzuergoko langileek asteartean eta asteazkenean egingo dute greba, eta ostegunean eta ostiralean, berriz, sukaldeko eta garbiketako langileen txanda izango da.

Testuinguru horretan, lan gatazka "lehenbailehen konpontzea" eta eskola publikoko irakasleek eta langile guztiek "ahal den baldintza onenak" izatea espero du Lurdes Imaz Euskal Herriko Ikasleen Gurasoen Elkartearen (EHIGE) koordinatzaileak "gure seme-alabei hezkuntzarik onena emateko".

Euskadi Irratiko "Faktoria" saioan egin dioten elkarrizketan, EAEko Justizia Auzitegi Nagusiak berriki baliogabetu duen unibertsitatez kanpoko ikastetxeetako plangintza dekretua ere izan du hizpide Imazek. Eusko Jaurlaritzak epaiaren aurkako helegitea iragarri bazuen ere, gaur-gaurkoz EHIGEk ez daki errekurtso hori aurkeztu denik. Auzitegi Nagusiak forma kontuengatik baztertu du dekretua, baina ez da auziaren muina aztertu. "Edukietan ez da sartu, formetan ikusi du araua apurtzen dela, baina gustatuko litzaiguke edukietan ere sartzea", gaineratu du.

Hastear den matrikulazio kanpainaz galdetuta, eskola publikoa lehenetsi behar dela azpimarratu du Imazek: "Ez dauka zentzurik plazak ituntzea, plaza publikoak libre egonda." Halaber, aurten hiru urte bete dira Hezkuntza Sailak segregazioari aurre egiteko neurriak abian jarri zituenetik, eta urtetik urtera neurriak "leuntzen" ari direla salatu du EHIGEren koordinatzaileak.

Azkenik, Hezkuntza Sailak Zarauzko ikastolari ezarri dion 140.000 euroko isunaren atzean "lege urraketa" bat dagoela nabarmendu du, "ez beste ezer". Gaiari lotuta, isuna ordaintzearen truke lege urraketa "mantendu" egiten dela salatu du Imazek eta azalpenak eskatu dizkio Hezkuntza Sailari.

Bestalde, Begoña Pedrosa Hezkuntza sailburuak azpimarratu duenez, Eusko Jaurlaritza "beti egon da eta egongo da elkarrizketak izateko prest". Horren esanetan, mahai gainean jarriko diren neurriek "ikasleak" hartu behar dituzte kontuan, eta "emaitzak" hobetzea izan behar dute ardatz.

Pedrosa, hezkuntzako grebari buruz: ''Gobernua beti egon da eta egongo da elkarrizketak izateko prest''
Pedrosa, hezkuntzako grebari buruz: ''Gobernua beti egon da eta egongo da elkarrizketak izateko prest''
Pedrosa, hezkuntzako grebari buruz: ''Gobernua beti egon da eta egongo da elkarrizketak izateko prest''

0:19
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Hezkuntza legea Grebak Euskal Autonomia Erkidegoa albisteak Euskal Eskola Publikoa Gizartea Ekonomia Eguneko albisteak Albisteak Irratia euskaraz Hezkuntza