Ekonomia -

Lana

Balenciaga ontziolako langileek elkarretaratzeak egingo dituzte asteartean Donostian

Erakundeen jarrera gaitzesteko mobilizatzen jarraituko dute, iraungitzeko EEEaren negoziazioak noiz hasiko diren zain dauden bitartean.

Balenciaga ontziolako langileen manifestazio bat. Argazkia: EFE.
Balenciaga ontziolako langileen manifestazio bat. Argazkia: EFE.
Balenciaga ontziolako langileen manifestazio bat. Argazkia: EFE.

Agentziak | EITB Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Zumaiako (Gipuzkoa) Balenciaga ontziolako langileek elkarretaratzeak egingo dituzte astearte honetan, Donostian, Eusko Jaurlaritzaren eta Estatuko Zerga Agentziaren egoitzen aurrean, "bideragarria deritzoten negozioa salbatu ahal izateko" instituzioak gehiago inplika daitezen eskatzeko.

Abenduan sartu zen hartzekodunen konkurtsoan Zumaiako ontziola. Une honetan, iraungitzeko EEE baterako negoziazioan noiz hasiko diren zain daude.

CCOO, UGT eta LAB sindikatuek osatzen duten enpresa batzordeak ohar batean salatu du "Eusko Jaurlaritzak eta Ekonomia Ministerioak enpresak zabalik jarraitu zezan adostu zuten aukera" jadanik ez dela "existizen". "Denbora xahutzen ibili gara", deitoratu du. Era berean, ziurtatu du Administrazioak ez direla "oraindik enpresaren jarraipenean inplikatu".

Oharrean bereziki kritikatu ditu Cofidesen (enpresei laguntzeko Estatuaren funtsak kudeatzen dituen erakunde publikoa) eta Ekonomia Ministerioaren jardunak. "Bazkide industrial baten sarrera ahalbidetzen duen edozein akordio blokeatzen" jarraitzea leporatu die; horrela, kontratatuta dituzten itsasontziak eraikitzen hastea eragozten dute eta.

Lehen elkarretaratzea 10:30ean izango da, Eusko Jaurlaritzaren egoitzaren aurrean. Ondoren, 11:20ean, Zerga Agentziaren egoitzaren aurrean (Okendo kalean) bilduko dira berriro.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Lana Enplegu-erregulazioko espedienteak Ekonomia Eguneko albisteak Zumaia Albisteak