Ekonomia -
biztanleria aktiboaren inkesta
Euskadik 43.400 landun gutxiagorekin itxi du 2024 eta langabezia-tasa % 8,17ra igo da
Bestalde, Nafarroa da Espainiako Estatuan langabezia-tasa txikiena duen autonomia-erkidegoa, % 6,6, Biztanleria Aktiboaren azken Inkestaren datuen arabera.
Agentziak | EITB MEDIA
Euskadik 45.400 landun gutxiagorekin amaitu du 2024, eta Espainiako Estatuan beherakada handiena izan duen erkidegoa izan da, 980.800 langilera iritsi arte; langabeen kopurua 17.400 gehiago izan da, eta tasa % 8,17ra igo da, 2023an % 6,33 izan zen arren.
Nafarroa da Espainiako Estatuan langabezia-tasa txikiena duen autonomia-erkidegoa, % 6,6, berriki egin den Biztanleria Aktiboaren Inkestaren datuen arabera.
Nafarroan 319.000 pertsona ari dira lanean, aurreko hiruhilekoan baino 5.500 gehiago, eta 22.500 langabe daude, aurreko hiru hilabeteetan baino 3.700 gutxiago.
Biztanleria Aktiboaren Inkestaren arabera, laugarren hiruhilekoan 9.100 landun gehiago izan dira EAEn aurreko hiru hilabeteekin alderatuta (% 0,94), eta 7.200 langabe gehiago (% 8,99). EAEko langabezia tasa % 8,17koa da, hau da, Estatuko bosgarren txikiena, Nafarroa, Aragoi, Katalunia eta Asturiasen atzetik.
Estatu osoan, lan-merkatuak 468.100 enplegu izan zituen 2024an, eta errekorra hautsi zuen: 21,85 milioi landun; langabezia-tasa, berriz, % 10,6ra jaitsi zen, 2008ko bigarren hiruhilekotik izandako mailarik baxuenera, finantza-krisia lehertu zenetik ikusi gabeko datua.