Ekonomia -

ABIADURA HANDIKO TRENA

Gasteiz eta Burgos arteko AHTaren tarterik "konplexuena" hiruhilekoa amaitu aurretik lizitatuko dute

Espainiako Garraio eta Mugikortasun Jasangarriko estatu-idazkariak azpimarratu duenez, Gasteiz eta Burgos arteko lotunea "gakoa" izango da Euskadi eta Madril arteko lotura "ahalik eta azkarren" egiteko.

AHTaren lanak. Artxiboko argazkia: EFE
AHTaren lanak, artxiboko irudi batean
AHTaren lanak. Artxiboko argazkia: EFE

AGENTZIAK | EITB Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Burgos eta Gasteiz arteko AHTaren tarterik "konplexuena", Pancorbo eta Ameyugo artekoa, hiruhileko hau amaitu aurretik lizitatuko dutela iragarri du Jose Antonio Santano Espainiako Garraio eta Mugikortasun Jasangarriko estatu-idazkariak.

Gaur goizean egin du iragarpena Santanok, Donostian, Abiadura Handiko Trenaren Atotxako geltokira egin duen bisitan.

Espainiako Garraio eta Mugikortasun Jasangarriko estatu-idazkariak azpimarratu duenez, Gasteiz eta Burgos arteko lotunea "gakoa" izango da Euskadi eta Madril arteko lotura "ahalik eta azkarren" egiteko.

Bertan azaldu duenez, bost tarteetako proiektuak idatzita daude jada, eta "urtean zehar" onartuko dira obretako proiektuak. Ildo horretan, arrazoi geografikoengatik konplexuena" den Pancorbo eta Ameyugo arteko tartearen proiektua abenduan onartu zela eta hiruhileko hau amaitu baino lehen lizitatuko dela adierazi du.

"Pliegoak idatzita daude eta obren lizitazioa gauzatzen hasiko gara", gaineratu du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Eusko Jaurlaritza albisteak Espainiako Gobernua bideoak Burgos albisteak Ekonomia Albisteak Gaur Gasteiz berriak Albisteak Abiadura Handiko Trena