Ekonomia -

Lan-osasuna

48 urteko garraiolari bat hil da, Pasaiako portuan izandako istripu ez traumatiko baten ondorioz

Istripua joan den astean jazo zen, gizona zama-lanak egiten ari zenean.

EITB Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Berrogeita zortzi urteko garraiolari bat hil da joan den astean Pasaiako Portuan zama-lanak egiten ari zenean izandako istripu ez traumatiko baten ondorioz, LAB sindikatuak jakinarazi duenez.

Sindikatu abertzalearen esanetan, istripu ez traumatikoak "beste sektoreetan baino ohikoagoak" dira garraiolaritzan, "sektoreko langileen bizi baldintzak direla eta".

Horren ildotik, iaz istripuz 14 garraiolari hil zirela zehaztu du.

LABek aldarrikatu du "prekarietatea" eta "patronalaren inpunitatea" amaitu egin behar direla, eta ohartarazi du erakundeek ezin dutela "beste alde batera begiratzen jarraitu".

Bestalde, LAB, ESK, STEILAS, EHNE, Etxalde eta HIRU sindikatuek elkarretaratzea deitu dute otsailaren 14rako, 11:30ean, Pasaiako portuaren sarreran.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Ekonomia Eguneko albisteak Albisteak