Ekonomia -

TITULAR NAGUSIAK

Albiste izango dira: Talgo erosteko eskaintzak, Trumpen muga zergak eta Eusko Legebiltzarrak 45 urte

Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.

Talgoren egoitza, artxiboko irudi batean. Argazkia: EFE
Talgoren egoitza, artxiboko irudi batean
Talgoren egoitza, artxiboko irudi batean. Argazkia: EFE

EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Honako gai hauek hartuko dituzte gaur, 2025eko otsailaren 14an, hedabideetako lerroburu nagusiak:

- Talgo erosteko eskaintzak: Trilanticek Talgon duen akzio-paketeagatik (% 29,8) eskaintzak jasotzeko ezarritako epea gaur amaituko da. Espainiako Gobernuak atzerriko lehiakideak babestuko ez dituela jakinda, PFR Poloniako funtsak eta Indiako Jupiter Wagonsek atzera egin dute, eta oraingoz, ez dute eskaintzarik egin. Hortaz, Sidenorrena da oraingoz aurkeztu den bakarra. BBK-k, Vital Fundazioak eta Eusko Jaurlaritzak operazioarekin bat egin eta gero, Jose Antonio Jainaga Sidenorren presidenteak akzio bakoitzeko 4,80 euroko eskaintza aurkeztu zuen, Talgoren akzioen % 29,8ren truke.

- Trumpen muga zergak: Donald Trump AEBko presidenteak iragarri du muga-zergak ezarriko dizkiela produktu estatubatuarrak zergapetzen dituzten herrialdeei, tartean Europar Batasunari. Agintariak BEZaren (Balio Erantsiaren gaineko Zerga) bidez "ezkutuko zerga" gisa jo duena inposatzea leporatu dio Europar Batasunari, Luxenburgon % 17 eta Hungarian % 27 artekoa baita.

- Eusko Legebiltzarrak 45 urte: Eusko Legebiltzarraren 45. urteurrenarekin bat eginez, Gasteizko ganbera nola aldatu den ezagutu nahi izan dugu. Eusko Legebiltzarrean izandako aldaketak eta gertatutako bitxikeriak ezagutu nahi? Halaber, Eusko Legebiltzarreko interpretatzaile, itzultzaile eta zuzentzaileen lana nolakoa den jakin nahi izan dugu. Zuzeneko itzulpenak egiteaz gainera, erakundean aurkezten diren dokumentuak itzultzea eta zuzentzea da haien zeregina.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Politika albisteak Munduko azken orduko albisteak EB Araba Eusko Jaurlaritza Ameriketako Estatu Batuak albisteak Eusko Legebiltzarra EAE Kutxabank Europa Espainiako Gobernua albisteak Ekonomia berriak Prentsa digitalaren azken orduko Gasteiz berriak Albisteak Donald Trump albisteak Enpresak Merkataritza jarduera Industria sektorea gaur