Ekonomia -
Talgo
Jose Maria Oriol Fabra Talgoko presidenteorde eta kontseilariak dimisioa eman du
Trilantic funts britainiarrak Talgoren eskaintzak jasotzeko emandako epea betetzen den egun berean eman dute Talgon 1987an lanean hasi zen horren berri.
Agentziak | EITB Media
Jose Maria Oriol Fabra Talgoko presidenteorde eta kontseilariak "berehalako" dimisioa aurkeztu du, "arrazoi pertsonalak" argudiatuta. Enpresak Balore Merkatuaren Batzorde Nazionalari eman dio erabaki horren berri.
Oriol Fabra 1987an hasi zen Talgo konpainian lanean, eta Trilantic funts britainiarrak Talgoren eskaintzak jasotzeko emandako epea betetzen den egun berean jakin da dimisioa eman duela.