Ekonomia -

TITULAR NAGUSIAK

Albiste izango dira: Udaltzainen lan eskaintzak, Trumpen lehen hilabetea eta Pirritx, Porrotx eta Marimotots

Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.

Donostiako hiru udaltzain, artxiboko irudi batean. Argazkia: EFE
Donostiako hiru udaltzain, artxiboko irudi batean
Donostiako hiru udaltzain, artxiboko irudi batean. Argazkia: EFE

EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Honako gai hauek hartuko dituzte gaur, 2025eko otsailaren 20an, hedabideetako lerroburu nagusiak:

- Udaltzainen lan eskaintzak: Zumaia, Getaria eta Azpeitiko udalek udaltzaingoen lan eskaintza publiko bateratua jarriko dute martxan, "herritarren beharretara egokitutako gertuko udaltzain eredu bat indartzeko". Prozesu hau abian jartzea justifikatzen duen arrazoietako bat udalerri horietako udaltzaingoetako plantilletan "egonkortasuna bilatzea" da, "Arkautiko prozesuen bidez aukeratutako udaltzainek, askotan, berehala uko egiten diotela lanpostuari beste herri edo hiriburuetara joateko". Hautaketa prozesuan bereziki baloratuko dira herriaren ezagutza eta euskararen erabilera. 

- Trump, hilabete agintean: Donald Trump AEBko presidentearen bigarren agintaldiaren lehen hilabetea bete da eta tarte horretan hankaz gora jarri ditu munduko ekonomia eta geopolitika. Kanpo politikako neurri zorrotzetatik hasi eta barne erreforma eztabaidagarrietaraino, Trump Etxe Zurira itzultzeak tentsio diplomatikoak berpiztu ditu, merkatuetan ziurgabetasuna sortu du eta are gehiago polarizatu du AEBko gizartea.

- Pirritx, Porrotx eta Marimotots herri omenaldia: Maite Zaitut Kultur Elkarteak "Maite Zaitut" festa erraldoia antolatu du maiatzaren 3rako Barakaldoko Bizkaia Arena-BEC! aretoan Pirritx, Porrotx eta Marimotots pailazoen ibilbidea eta ekarpena aitortzeko xedez, euskal jendarteari egin dioten opari handiagatik eskerrak emateko. Jaiaren aurkezpen ekitaldia egingo dute 11:30ean, konfirmatutako lehen artisten izenak iragartzeko eta ikuskizunaren nondik norakoak xehetasun handiagoz azaltzeko.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Euskara Mundua berriak Gaurko albisteak Gipuzkoa Ameriketako Estatu Batuak Azpeitia bideoak Euskal Autonomia Erkidegoa Funtzionarioak albisteak Gizartea bideoak Ekonomia 2025 Prentsa digitalaren azken orduko Kultura 2025 Zumaia Albisteak Donald Trump albisteak Enplegu Eskaintzak 2024 Getariako albisteak