Krisi Ekonomikoa -

Zorraren nota

EAEko eta Nafarroako kalifikazioa jaitsi du S&P agentziak

Jaurlaritzak azaldu duenez, kalifikazioaren jaitsiera "nahitaezkoa" izan da, izan ere, erkidego bateko nota asko jota herrialdekoa baino bi maila gorago egon daiteke.

Standard & Poor's kalifikazio agentzia. Argazkia: EFE
Standard & Poor's kalifikazio agentzia. Argazkia: EFE
Standard & Poor's kalifikazio agentzia. Argazkia: EFE

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Standard & Poor's kalifikazio agentziak nota jaitsi die zazpi erkidegori: Andaluziari, Aragoiri, Kanariar Uharteei, Galiziari, Madrili, EAEri eta Nafarroari, lehengo astean Espainiako zorrari kalifikazioa jaistearen ondorio gisa.

Agentziak ohar batean azaldu duenez, aurreikuspen negatiboak eman dizkie erkidego guztiei, Balear Uharteei izan ezik (mantendu egin du bertako nota).

Lehengo astean, Espainiaren nota bi maila jaitsi (BBB+etik BBB-era) eta zabor-bonutik gertu utzi zuen.

Jaitsiera hori izan rren, Euskal Herriak eta Bizkaiak bi maila baxuago jarraitzen duten Espainiaren kalifikazioaren gainetik.

Jaurlaritzako iturriek azaldu dutenez, kalifikazio agentzien irizpideen arabera, erkidego bateko notak ezin du herrialdekoarena baino bi maila gorago egon, horregatik, joan den urriaren 10ean, Espainiako zorraren nota jaistearen ondorioz hartu dute erabakia.

"Erabakia nahitaezkoa izan da, kalifikazio agentzien ezaugarriengatik; Jaurlaritza pozik dago Espainia baino bi maila gorago egoteagatik".

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea