Krisi Ekonomikoa -

Funts Autonomikoa

Balearretako Gobernuak 355 milioi euroko erreskatea eskatu du

Aldez aurretik, Kataluniak, Andaluziak, Valentziak eta beste hainbat erkidegok ere eskatu zuten erreskatea.

Jose Ramon Bauza Balearretako Gobernuko presidentea eta Jose Manuel Garcia Margallo Atzerri ministroa. EFE
Jose Ramon Bauza Balearretako Gobernuko presidentea eta Jose Manuel Garcia Margallo Atzerri ministroa. EFE

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Balearretako Gobernuak 355 milioi euroko erreskatea eskatu dio gaur Espainiako Estatuari, Josep Ignasi Aguilo presidenteorde ekonomikoak jakinarazi duenez.

355 milioi horietatik, 189 milioi zorra ordaintzeko bideratuko dituzte, eta, gainerakoak, erkidegoaren jarduera arrunta finantzatzeko.

Aguilok gogorarazi duenez, beste hainbat erkidegok ere erreskatea eskatu dute, Funts Autonomikoaren baldintzak "onuragarriak" direlako.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea