Krisi Ekonomikoa -

Erreskatea Espainiari

Erreskatea eskatzea zentzuzkoa deritzo Kutxabankek

Hala ere, Mario Fernandezen ustez, kontuan izan beharko da erreskatea eskatzeak zer eragin izango duen politika mailan.

Mario Fernandezen iritziz, erreskatea eskatzearen ondorioak oso kontuan izan behar dira. Efe.
Kutxabank erreskatea | Espainiak erreskatea eskatzea zentzuzkoa da
Mario Fernandezen iritziz, erreskatea eskatzearen ondorioak oso kontuan izan behar dira. Efe.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Mario Fernandez Kutxabankeko presidenteak "zentzuzkoa" deritzo Espainiak erreskatea eskatzea. Hala ere, Rajoy presidenteak "ondorio politikoak aztertzen egotea" normala dela iruditzen zaiola gaineratu du, ez baitago oraindik xehetasunen berri.

Fenandezek hedabideei egin dizkie adierazpenok, 2012 Auditoria Foroan hitzaldia eman aurretik.

Kutxabankeko presidentearen iritziz, Espainiak Europari "finantza-laguntza" eskatzea zentzuzkoa dela eman dezake, baina eskaera egin aurretik erreskatea "zeren truke" emango duten eta "benetan emango duten ala ez" jakin beharko litzatekeela adierazi du.

Arazoaren iturria

Fernandezen hitzetan, Espainiako finantza-sistemaren arazoa da 2009 eta 2010 urteetan ez zuela Europako laguntzarik jaso, eta bai Europako beste herrialde batzuek.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea