Ekonomia -
Botazioa
CCOOk gehiengoa berretsi du euskal kutxen batzarretan
Hautatutako 18 ordezkarietatik 8 lortu ditu sindikatuak, hau da guztien % 45a (BBKn 3, Vitalen 3 eta Kutxan 2).
Erredakzioa
Langile Batzordeak (CCOO) Kutxabankeko langileriaren ordezkaritzan gehiengoa berretsi du, hiru euskal kutxen batzarretan, sindikatuak ohar batean jakitera eman duenez.
Kutxa bakoitzeko bileran izandako langile ordezkaritza zazpitik seira pasatu da, hau da, guztira, 18 ordezkari, CCOOek azaldu duenez.
Sindikatuaren datuen arabera, 18 ordezkarietatik 8 lortu ditu sindikatuak, hau da guztien % 45a (BBKn 3, Vitalen 3 eta Kutxan 2).
ELAk bigarren postua izan du, 4 ordezkarirekin (BBKn 2 eta Vitalen 2). Pixkana sindikatuak 3 ordezkari lortu ditu (hirurak Kutxan), LABek 2 (BBKn bakarra eta Kutxan beste bat), eta, azkenik, GIVek (Vitalen Talde Independentea) ordezkari bakarra eskuratu du.