Ekonomia -

LEHIA

Epaitegiak atzera bota du Iberdrolak Repsolen aurka jarritako salaketa, iruzurrezko publizitatea egiteagatik

Epailearen ustez, "ez da egiaztatzen" Repsolen publizitateak eta webguneak "nahastea" eragin dezaketenik "gaur egun multienergetikoa den, baina funtsean eta tradizionalki petrolio-enpresa izan den konpainia baten izaerari buruz".

Repsoleko gasolindegi baten eta Iberdrola Dorrearen irudia.
Repsoleko gasolindegi baten eta Iberdrola Dorrearen irudia
Repsoleko gasolindegi baten eta Iberdrola Dorrearen irudia.

AGENTZIAK | EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Santanderreko Merkataritza Arloko 2 zenbakiko Epaitegiak ezetsi egin du Iberdrolak Repsolen aurka jarritako demanda, ez baitu ikusten bere komunikazio eta kanpainetan publizitate engainagarri, bidegabe eta desleiala dagoenik.

Astearte honetan Kantabriako Justizia Auzitegi Nagusiak ezagutzera eman duen ebazpenean, epaileak adierazi du "ez dela egiaztatzen" Repsolen publizitateak eta webguneak "gaur egun multienergetikoa den baina funtsean eta tradizionalki petrolio-konpainia izan den" enpresa baten izaerari buruzko nahasmena eragin dezaketenik.

Iberdrolak bere eskarian Repsoli jasangarritasunarekin duen harremanari buruzko publizitatearekin iruzur egitea leporatzen zion, eta Repsolen petrolio sektorearekin "bateraezina" zela esan zuen.

2024ko azaroan Santanderren egin zen epaiketan, Repsolek ukatu egin zituen akusazioak, eta defendatu zituen trantsizio energetikoarekin duen konpromisoa eta hidrokarburoen aurrean alternatiba bat emateko enpresak egindako ahalegina.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Iberdrola Repsol Ekonomia Eguneko albisteak Albisteak