Krisi Ekonomikoa -

Aurrekontuak

Montoro: 'Espainia 2013. urtean aterako da atzeralditik'

“Krisian murgilduta dagoen herri baten Aurrekontuak dira, krisiari aurre egiteko egitasmoa”, esan du Montorok Madrilgo Kongresuan.

Cristobal Montoro Ogasun ministroa. Argazkia: EITB.
Cristobal Montoro Ogasun ministroa. Argazkia: EITB.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

2013. urteko Aurrekontuak krisi egoerari erantzuna emateko “tresna egokia” izango direla defendatu du gaur Cristobal Montoro Ogasun ministroak. Aurrekontu horiei esker, Espainia atzeralditik datorren urtean aterako dela gaineratu du.

“Krisian murgilduta dagoen herri baten Aurrekontuak dira, krisiari aurre egiteko egitasmoa”, esan du Montorok Madrilgo Kongresuan. Gaur, Aurrekontu horien aurka aurkeztutako osoko emendakinak eztabaidatu dituzte.

Montororen iritziz, Aurrekontu horiei esker, 2013. urtean Espainia atzeralditik aterako da.

Hazkundearen bidea ireki eta enplegua sortzen lagunduko dutela azpimarratu du Montorok. “Posible da krisi hau gainditzea”, nabarmendu du.

Bestalde, Montorok Estatuko defizita Barne Produktu Gordinaren % 3,9an kokatu dela iragarri du, iraileko datuak aipatuz. Urte osorako aurreikusitako datutik (% 4,5) “oso gertu” daudela adierazi du Osagun ministroak.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea