Ekonomia -
2012ko emaitzak
Iberdrolak 2.401 milioi irabazi ditu irailera arte
Mozkin guztien % 25 bakarrik dator Espainiatik, bertan 616 milioi euro lortu ditu. Hala ere, 2014ra arte 12.000 langile kaleratzeko plana jarri du martxan uztailean.
Erredakzioa
Iberdrolak Balore Merkatuaren Batzorde Nazionalak jakitera eman duenez, Iberdrolak 2.401 milioi euro irabazi ditu 2012ko lehenengo bederatzi hilabeteetan (iaz epe berean baino % 12 gehiago, hain zuzen), Espainian % 36 gutxiago irabazi arren.
Enpresak Espainian lortutako emaitza "txarrak" (616 milioi euro lortu ditu, irabazi guztien % 25) Gobernuak martxoan ordainketak murriztea erabaki izanaren ondorio direla azaldu du. Halaber, ekoizpenaren gaineko neurri fiskalak ez dituela kontuan izan esan du, horiek indarrean sartzeko zain dagoelako.
Urtarrila eta iraila artean, nazioarteko negozioaren irabazi garbia 1.784 milioi eurokoa izan da, eta horrek, nolabait, Espainian izandako emaitza "txarrak" txukuntzen lagundu du.
Langileak kaleratzeko plana, % 83 betetaEmaitza horiek gorabehera, Iberdrolak 400 langile kaleratu ditu Espainian, eta 600 Erresuma Batuan, uztailean martxan jarritako planari jarraituz, eta 2014ra arte 1.200 langile kaleratzea aurreikusi dute.
Orain arte planaren % 83 bete dute, Ignacio Sanchez Galan enpresako presidenteak 2012-2014 aldirako plana aurkeztean azaldu duenez.
Espainiako 400 langileen kaleratzea uztailean egin zuen, pizgarri txikien eta aurretiko erretiroen plan baten bitartez, lan erregulazio txostenik aplikatu behar izan gabe.
10.500 milioi euroko inbertsioa Iberdrolak 10.500 milioi euro inbertituko du 2012 eta 2014 urteen artean, 2009-2011 hirurtekoan baino % 37 gutxiago, enpresak gaur azaldu duenez. Urte horien artean 2.000 milioi euroko aktiboak salduko ditu, eta mozkinak eta dibidenduak mantentzeko asmoa du.
580 milioi urtean, tasa energetiko berrian inpaktuaIberdrolaren arabera, aurreikusitako neurri fiskalen inpaktua 580 milioi eurokoa izango da aurten, horrek karga fiskala hirukoiztea esan nahi du.
Jose Luis San Pedro enpresa elektrikoko zuzendari nagusiak esan duenez, Iberdrola neurri hauek bezeroengan eragina izaten saiatuko du, baina, oraingoz zein ehunekotan eragingo dien ez dakiela azaldu du.
Iberdrolak Balore Merkatuaren Batzorde Nazionalak jakitera eman duenez, Iberdrolak 2.401 milioi euro irabazi ditu 2012ko lehenengo bederatzi hilabeteetan (iaz epe berean baino % 12 gehiago, hain zuzen), Espainian % 36 gutxiago irabazi arren. Enpresak Espainian lortutako emaitza "txarrak" (616 milioi euro lortu ditu, irabazi guztien % 25) Gobernuak martxoan ordainketak murriztea erabaki izanaren ondorio direla azaldu du. Halaber, ekoizpenaren gaineko neurri fiskalak ez dituela kontuan izan esan du, horiek indarrean sartzeko zain dagoelako. Urtarrila eta iraila artean, nazioarteko negozioaren irabazi garbia 1.784 milioi eurokoa izan da, eta horrek, nolabait, Espainian izandako emaitza "txarrak" txukuntzen lagundu du. Langileak kaleratzeko plana, % 83 betetaEmaitza horiek gorabehera, Iberdrolak 400 langile kaleratu ditu Espainian, eta 600 Erresuma Batuan, uztailean martxan jarritako planari jarraituz, eta 2014ra arte 1.200 langile kaleratzea aurreikusi dute. Orain arte planaren % 83 bete dute, Ignacio Sanchez Galan enpresako presidenteak 2012-2014 aldirako plana aurkeztean azaldu duenez. Espainiako 400 langileen kaleratzea uztailean egin zuen, pizgarri txikien eta aurretiko erretiroen plan baten bitartez, lan erregulazio txostenik aplikatu behar izan gabe. 10.500 milioi euroko inbertsioa Iberdrolak 10.500 milioi euro inbertituko du 2012 eta 2014 urteen artean, 2009-2011 hirurtekoan baino % 37 gutxiago, enpresak gaur azaldu duenez. Urte horien artean 2.000 milioi euroko aktiboak salduko ditu, eta mozkinak eta dibidenduak mantentzeko asmoa du. 580 milioi urtean, tasa energetiko berrian inpaktuaIberdrolaren arabera, aurreikusitako neurri fiskalen inpaktua 580 milioi eurokoa izango da aurten, horrek karga fiskala hirukoiztea esan nahi du. Jose Luis San Pedro enpresa elektrikoko zuzendari nagusiak esan duenez, Iberdrola neurri hauek bezeroengan eragina izaten saiatuko du, baina, oraingoz zein ehunekotan eragingo dien ez dakiela azaldu du.