Krisi Ekonomikoa -
Krisia larrituz
AEBetako Erreserba Federalak inflazioa azkartu egin dela esan du
Batzordeak moneta pizgarriaren programarekin jarraitzearen alde egin du, hau da, epe motzean Altxorreko bonuetan 45.000 milioi dolar erostea hilabetean.
Erredakzioa
AEBetako Erreserba Federalak asteazken honetan 40.000 milioi dolarrengatik hilabetean hipoteka-tituluak erosteko programarekin jarraitzea erabaki du, eta inflazioa azkartu egin dela ohartarazi du.
Erreserba Federaleko Merkatu Irekiko Batzordeak bi eguneko bileraren ostean esan du bere programarekin jarraituko duela lan-merkatuko baldintzak askoz hobeto egon arte, eta langabezia tasak altua izaten jarraitzen duela azaldu du.
Hamaika pertsona alde egonda eta bakarra kontra, Batzordeak moneta pizgarriaren programarekin jarraitzea erabaki du, hau da, epe motzean Altxorreko bonuetan 45.000 milioi dolar erostea hilabetean eta epe luzera kopuru bera lortzea.
Erreserbak moneta-politika berretsi du: 2008tik erreferentziako interes mota % 0,25 baino baxuagoa da, eta AEBetako banku zentralak kopuru horretan mantenduko du 2015era arte.
Bi urtez eta irailaren 12an eta 13an izandako bilerara arte, Erreserbak inflazioa "moderatutzat" jo du, baina gaur bat-batean azkartu egin dela adierazi du, horren oinarrien artean lehengaiak daudela nabarmenduta.