Ekonomia -
Mezua udalei
Garitanok 'zuhurtzia handia' eskatu du aurrekontuak kudeatzeko orduan
Diru-bilketaren eboluzioa ikusita, aurreikuspenak beteko ez direla ziurtzat jotzen dute, eta desbideratze negatiboa % 5,7koa izango da, 22,7 milioi euro inguru.
Erredakzioa
Gipuzkoako Aldundiak aurrekontuak "zuhurtzia handiaz" kudeatzeko gomendioa eman die herrialdeko udalei, izan ere, aurten Udal Finantziaziorako Funtsetik (FFM) 22,7 milioi euro itzuli beharko dizkiote Aldundiari.
Martin Garitano ahaldun nagusiak eta Helena Franco ogasun ordezkariak agerraldia egin dute Gipuzkoako Batzar Orokorretan, joan den astean Euskal Finantzen Kontseiluan jorratutako gaien berri emateko.Udal Finantziaziorako Funtsa dela-eta, Aldundiak ziurtzat jo du ez direla aurrekontu aurreikuspenak beteko, eta desbideratzea % -5,7koa izango dela aurreikusi dute, bildutakoren garapena kontuan izanda. Hala, 22,7 milioi euro gutxiago bilduko dituztela aurreikusi dute, eta kitapenaren aurreikuspena 374,27 milio euroan ezarri dute.Kupoa
Edonola ere, aurten udalek itzuli beharko dituzten 22,7 milio euroei beste 10,5 milio euro gehitu beharra egon daitekeela aurreikusi du Aldundiak, 2011ko eta 2012ko Kupoa kalkulatzeko egon diren ''desadostasun garrantzitsuak' kontuan izanda.
Opor fiskalak direla-eta, bestalde, udalek 2,3 milio euro gehiago jasoko dituztela aurreikusi dute.