Krisi Ekonomikoa -
Erreskatea
Kantabriak 137 milioi euro eskatuko dizkio Gobernuari
Erkidegoen Likideziarako Funtsara jotzen duen bederatzigarren erkidegoa da.
Erredakzioa
Kantabriak 137,2 milioi euroko erreskatea eskatuko du. Erkidegoen Likideziarako Funtsara jotzea erabaki du, bertan eskaintzen dituzten ''baldintzengatik'' eta interes-tasak eta epeak ''onak direlako''. Kantabriako herritarrentzat erabakirik ''onuragarriena'' da, eta ''kosturik txikena'' duena, Kantabriako agintarien hitzetan.
"Erkidegoen Likideziarako Funtsara jotzeak administrazioaren eta zerbitzu publikoen jarduera bikaina bermatzea da, ahalik eta kosturik txikienean'', azaldu du Kantabriako Gobernuak ohar batean.
Gobernuak gaineratu duenez, ''Erkidegoen Likideziarako Funtsara jotzea ez da inolaz ere erkidegoaren erreskatea eskatzea''. ''Finantzaketa formula bat da'', gaineratu dute.
Erreskatea eskatu duen bederatzigarren erkidegoa da Kantabria. Aurretik bertara jo zuten Kataluniak, Andaluziak, Valentziak, Asturiasek, Balear Uharteek, Murtziak, Gaztela Mantxakoak eta Kanariak.
Guztira 18.000 milioi euroko aurrekontua du Erkidegoen Likideziarako Funtsak; eta, bederatzi erkidego horiek, guztien artean, 13.000 milioi euro bereganatu dituzte.