Krisi Ekonomikoa -

Sozialisten kontseilua

Frantzia 'gaizki' doala onartu du Ayrault lehen ministroak

Ayraultek aipatutako arazoen artean 3 milioi langabe baino gehiago izatea eta aurreko Gobernuak zor "erraldoia" utzi izana daude.

Aryaulten onarpena % 59 arte jaitsi da bost hilabeteetan. Efe.
Frantzia krisia | Frantzia 'gaizki' doala onartu du lehen ministroak
Aryaulten onarpena % 59 arte jaitsi da bost hilabeteetan. Efe.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Jean-Marc Ayrault lehen ministroak Frantzia "gaizki" doala onartu du eta Gobernuak, bost hilabete agintean egon eta gero, aurrean dituen erronkak irudikatu ditu.

"Frantzia gaizki doa. Frantziarrak sufritzen ari dira eta zalantzak dituzte. Gero eta kasu gutxiago egiten diote politikari, urteak joan ahala okerrera egin duelako", esan du Alderdi Sozialistak Tolosan egindako kongresuan.

Lehen ministroaren hitzetan, bere kabineteak ez ditu "inoiz" bere ideiak baztertuko eta Gobernatzeko "era" aldarrikatu du, negoziazioan eta elkarrizketan oinarritutakoa. Ayraulten herriarren arteko onarpena % 59 arte jaitsi da eta bera da oposiziokoen kritika gehienak jasotzen dituen Gobernuko kidea.

3 milioi langabe baino gehiago

Frantziak dituen arazoen artean 3 milioi langabe baino gehiago izatea, aurreko Gobernuak utzitako zor "erraldoia", 70.000 milioiko merkataritza defizita eta industrian hamarkada batean galdutako 750.000 lanpostuak daude.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea