Ekonomia -
Urriko datuak
Espainiako ekonomiak % 1,6 egin du behera azken urtean
Espainiako ekonomiak % 0,3 egin du behera uztaila eta iraila bitartean, aurreko hiruhilekoan baino hamarren bat gutxiago.
Erredakzioa
Espainiako ekonomiak % 0,3 egin du behera uztaila eta iraila artean Estatistikako Institutu Nazionalaren datuen arabera, aurreko hiruhilekoan baino hamarren bat gutxiago. Aurreko urtearekin alderatuta, % 1,6 jaitsi da.
Atzerapena eskari nazionalaren ekarpen negatiboa dela eta etorri da, atzerriko eskaeraren ekarpen positiboarekin orekatuta.
Hiruhilekoaren aldaketa aurreko astean Espainiako Bankuak iragarritakoa baino hamarren bat txikiagoa da.
Inflazioa hamarren bat igo da urrian
Bestalde, urteko inflazioa % 3,5an ezarri da urrian, iraileko tasa baino hamarren bat gehiago Estatistikako Institutu Nazionalak argitaratu duen Kontsumoko Prezioen Indizearen arabera (KPI).
Behin betiko datua azaroaren 13an ezagutuko da eta datua berretsiz gero, uztailean hasi zen goranzko joeraren moderazioa ekarriko luke, urteko tasa % 2,2koa izan baitzen orduan.