Krisi Ekonomikoa -

Bizkaia eta Gipuzkoa

Udalek 50 milioi euro baino gehiago itzuli beharko dizkiete aldundiei

Gipuzkoako udalek 22,7 milioi euro itzuli beharko dituzte, eta Bizkaikoek, aldiz, 29 milioi euro.

Donostiako Udala. EITB
Donostiako Udala
Donostiako Udala. EITB

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Bizkaiko eta Gipuzkoako udalek 51 milioi euro itzuli beharko dizkiete aldundiei. Zehazki, Gipuzkoako udalek 22,7 milioi euro itzuli beharko dituzte, eta Bizkaikoek, berriz, 29 milioi euro.

2013ra begira, Gipuzkoako udalak finantzaketarako funtsak 393,5 milioi euro izango ditu, 2012an baino 19,20 milioi gehiago (% 5,13 gehiago). 'Opor fiskalen' itzulerari esker, udalek 2,3 milioi euro gehiago izango dituztela aurreikusi dute.

Bizkaian, aldiz, 727,5 milioiko aurrekontua izango du udalak finantzaketarako funtsak, aurten baino % 2,6 gutxiago. Juan Maria Aburto Bizkaiko Foru Aldundiko bozeramaileak azaldu duenez, ''krisi ekonomikoak eta zergen bilketan egon den beherakadak'' eragin dute jaitsiera.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea