Ekonomia -
Kutxabank
Hiru kutxetako batzordeetako ordezkariak aukeratu dituzte bezeroek
Bizkaian jeltzaleak dira nagusi. Kutxan, 12na kide izango dituzte EAJ eta ezker abertzalearen inguruko zerrendek. Araban, berriz, jeltzaleek baino ordezkari bat gehiago izango du PPren zerrendak.
Erredakzioa
Kutxabank osatzen duten hiru kutxetako bezeroek batzarreko kide berriak izango direnak aukeratu dituzte astearte honetan.Batzar hori 80 lagunek osatzen dute, eta bezeroek horietatik 37 aukeratu dituzte.BBKn, EAJren inguruan dagoen plataformak lortu ditu ordezkari gehien: 16 guztira.
Gipuzkoan, Xabier Iturbe Kutxako presidentearen Indartuz hautagaitzak 12 lortu ditu, ezker abertzalearen Biltzen izenekoak lortutako adina.Araban, berriz, Vital Si plataformak 9 ordezkari lortu ditu. Vital Aurrera EAJko plataformak, berriz, 8.