Ekonomia -
Arrantza
Astelehen honetan hasiko da berdelaren kanpaina, kuota % 22 murriztuta
Antxoaren arrantza, berriz, martxoaren 10era atzeratu dute Kantauri itsasoan.
agentziak | eitb media
Arrantzaleek astelehen honetan ekingo diote aurtengo berdelaren lehenengo kanpainari, eta aurrekoan baino % 22 kuota txikiagoa izango dute, Europar Batasunak aginduta.
Ondorioz, 21.728 tona berdel arrantzatu ahalko dituzte aurten, espeziearen egoera txarra dela eta.
Kanpaina astelehenean hasiko den arren, itsasontzi batzuk jada abiatu dira itsasoan barrena, bi hilabeteko geldialdiaren ostean, espeziea Bizkaiko golkoan sartu ote den ikusteko.
Bestalde, antxoaren arrantza, Kantauri itsasoan asteburu honetan hastekoa zena, martxoaren 10era arte atzeratu dute.