Ekonomia -

Erreforma fiskala

EAJk EH Bilduri eta PPri eskaini die erreforma fiskala negoziatzea, Elkarrekin Podemosekin adostutakoa oinarri

Alderdi jeltzaleak ohartarazi du Elkarrekin Podemosekin hitzartutakoa dela bere "behin betiko jarrera". Hala ere, "azken minutura arte adostasunaren bidetik jarraitzeko borondatea" agertu du.

Ogasun sailburua, Arabako, Bizkaiko eta Gipuzoako ahaldun nagusiak agurtzen. EFE
Ogasun sailburua, Arabako, Bizkaiko eta Gipuzoako ahaldun nagusiak agurtzen. EFE
Ogasun sailburua, Arabako, Bizkaiko eta Gipuzoako ahaldun nagusiak agurtzen. EFE

AGENTZIAk | EITB Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

EAJk alderdi guztiei eskaini die erreforma fiskala negoziatzea, betiere PSE-EErekin batera Elkarrekin Podemosekin lortutako akordia oinarri hartuta.

Ohar batean, alderdi jeltzaleak adierazi du oraindik badagoela denbora akordioa ixteko, eta ohartarazi du Podemosekin hitzartutakoa dela bere "behin betiko jarrera", "uste osoa baitugu herri osoarentzat planteamendu onuragarria izango dela".

Hala ere, "elkarrizketarako prest" agertu da eta "azken minutura arte adostasunaren bidetik jarraitzeko borondatea" agertu du.

"Proposamenaren ontasuna Elkarrekin Podemosek ere ez du ukatu, talde horrek hartu duen erabakiak ez baitu zerikusirik izan gaiaren beraren funtsarekin (proposatutako neurriak), baizik eta alderdi horren beraren barruko kontuekin", gaineratu dute jeltzaleek.

EAJren esanetan, "beharrezkoa" da "fiskalitatea eguneratzea, errentarik baxuenak babesteko eta gure gizartean diren maila ertaineko errentei ere segurtasuna emateko". "Akordio hau dator gehien behar dutenak babestera, eta aldi berean oinarrizko arazoetarako hobekuntzei heltzera, hala nola etxebizitza eskuratzeari, bereziki gazteentzat eta alokairu erregimenean; txikiak eta mendekotasun egoeran dauden pertsonak zaintzeko lana kontziliatzen lagunduz; emakume eta gizonen arteko benetako berdintasunaren alorrean emakumeen ekintzailetza sustatuz; bai eta trantsizio berdeari eman beharreko bultzadari dagokionez, gaurkoa lako klima krisi egoeran", berretsi du.

Azkenik, alderdi jeltzaleak "letra handiko politika" egiteko deia egin die EH Bilduri, Podemosi eta PPri.

Eusko Jaurlaritzak zerga-berrikuspenean akordioa lortzeko ''itxaropena'' agertu du
Eusko Jaurlaritzak zerga-berrikuspenean akordioa lortzeko ''itxaropena'' agertu du
Eusko Jaurlaritzak zerga-berrikuspenean akordioa lortzeko ''itxaropena'' agertu du

0:27

PSEren ustez, ''ulertezina'' da Podemosek zerga erreforma ez babestea, eta eskatu du ''ausart'' daitezen

Otxandiano: ''Ez gara abordatzen ari eztabaida fiskalean mahai gainean jarri behar diren gaiak''
Otxandiano: ''Ez gara abordatzen ari eztabaida fiskalean mahai gainean jarri behar diren gaiak''
Otxandiano: ''Ez gara abordatzen ari eztabaida fiskalean mahai gainean jarri behar diren gaiak''

0:28
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
EAJ-PNV Euskal Autonomia Erkidegoa Alderdi politikoak Ekonomia Eguneko albisteak Albisteak