Krisi Ekonomikoa -

Neurri berriak

Gobernuak Likidezia Funts Autonomikoa luzatuko du 2013an

Cristibal Montorol ez du esan horrek zenbateko kopurua izan duen, baina helburua finantzaketa zailtasunak dituzten autonomiei luzatzea dela nabarmendu du.

Cristobal Montoro Ogasun eta Administrazio Publikoen ministroa. EFE
Cristobal Montoro Ogasun eta Administrazio Publikoen ministroa.
Cristobal Montoro Ogasun eta Administrazio Publikoen ministroa. EFE

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Gobernuak 2013an Likidezia Funts Autonomikoa luzatuko du, Cristobal Montoro Ogasun eta Administrazio Publikoen ministroak azaldu duenez. Mekanismo hori Gobernuak zailtasunak dituzten autonomiei laguntzeko sortu zuen.

Montororen hitzetan, hornitzaileei ordaintzea, eta bereziki hirugarren sektorea izango du Likidezia Funts horrek helburu. Dependentziari edota desgaitasunari laguntza ematea ere bilatuko du.

"Azken horri indarra emango diogu Likidezia funts honetan. Ezin da izan horren garrantzitsuak diren zerbitzu publikoak errazten ari direnei jasotzeko eskubidea duten laguntzak ez jasotzea", adierazi du Montorok.

Cristibal Montorol ez du esan horrek zenbateko kopurua izan duen, baina helburua finantzaketa zailtasunak dituzten autonomiei luzatzea dela nabarmendu du.

Andres Mas-Colell Kataluniako Ekonomia kontseilariak duela egun gutxi 2013rako autonomientzako likidezia sarbidean egonkortasuna bermatzea eskatu eta egun gutxi barru egin ditu Montorok adierazpenok.

Generalitateak aurten Likidezia Funts Autonomikoari 5.370 milioi euro eskatu dizkio.

Mekanismo horrek 18.000 milioi euro ditu, eta orain arte, bederatzi autonomia erkidegoek egin ditu bat horrekin: Kataluniak, Valentziak, Murtziak, Andaluziak, Kanariak, Gaztela-Mantxak, Asturiasek, Balearrek eta Kantabriak.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea