Ekonomia -

Herstura neurria

Kongresuak ez ditu diputatuen iPadak berrituko

Hautatzen dituztenean, diputatuek "kit teknologikoa" jasotzen dute: iPhone bat, ADSL zerbitzua etxerako, eta iPad bat.

Madrileko diputatuen Kongresua. Argazkia: EFE
Madrileko diputatuen Kongresua. Argazkia: EFE
Madrileko diputatuen Kongresua. Argazkia: EFE

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Kongresuaren Mahaiak erabaki duenaren arabera, ez dituzte diputatuek galtzen dituzten edo lapurtzen dizkieten iPad gailuak berrituko. Herstura neurria galdutako gailuekin erabiliko da; izan ere, hondatzen direnak konpontzeko konpromisoa mantenduko dute.

Azaldu dutenaren arabera, gailu horiek diputatuen ardura dira eta krisi garaian beste lehentasun batzuk daude.

Hautatzen dituztenean, diputatuek "kit teknologikoa" jasotzen dute: iPhone bat, ADSL zerbitzua etxerako, eta iPad bat.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea