Ekonomia -

Eusko Jaurlaritza

DBHko eta Lanbide Heziketako 1.268 lanpostuko eskaintza publikoan izena emateko epea, zabalik

Izena emateko interesa dutenek apirilaren 3ra arte dute, behin eskaintza onartzeko akordioa Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian kaleratuta.

Lan Eskaintza Publikoko azterketa, BECen. Argazkia: EFE
Lan Eskaintza Publikoko azterketa, BECen. Argazkia: EFE
Lan Eskaintza Publikoko azterketa, BECen. Argazkia: EFE

eitb media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkariak gaur, ostegunarekin, kaleratu du Hezkuntzan beste lan eskaintza publiko bat egiteko akordioa, eta, horrenbestez, zabalik dago Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako (DBH) eta Lanbide Heziketako 1.268 lanpostuko eskaintzan izena emateko epea. Interesdunek apirilaren 3ra arteko tartea izango dute.

Begoña Pedrosa Hezkuntza sailburuak berak baieztatu du albistea Radio Vitorian egin dioten elkarrizketa batean. Horren ustez, deialdia zabalik egotea "oso albiste ona da".

Aurreikusitakoaren arabera, lan eskaintza horretako azterketak irailaren bigarren erdian izango dira.

Eskaintza horrekin behin-behineko langileen tasa % 4ra jaitsi nahi du Jaurlaritzak bi hezkuntza etapatan, eta % 8 baino baxuago kokatu hezkuntza sistema osoan.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Eusko Jaurlaritza Lana Gizartea Ekonomia Eguneko albisteak Albisteak Hezkuntza Lan Eskaintzak