Ekonomia -

Kontsumo ikerketa

Bigarren eskuko Eguberriak

Dirua izango da oparirik desiratuena. Egoera ekonomikoaren inguruko kezkak eragina izango du kontsumitzaileen jarreran, eta merkatutako produktuak eta eskaintzak erostearen alde egingo dute.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Estatuko herritarrek 680 euro gastatuko dituzte, batez beste, aurtengo Gabonetan; hau da, iaz baino % 3,9 gutxiago. Herritarren % 61ek bigarren eskuko opariak erosiko dituzte, eta % 80k marka zuriak aukeratuko dituzte, Deloitte enpresak kontsumoari buruz egin duen ikerketa baten arabera.

Dirua izango da aurtengo Gabonetako oparirik desiratuena, baina lehentasunen zerrendako seigarren postuan dago. Ikerketan 1.800 herritarrek parte hartu dute.

Egoera ekonomikoaren inguruko kezkak eragina izango du kontsumitzaileen jarreran, eta merkatutako produktuak eta eskaintzak erostea (% 89), taldean oparitzea (%73) edo bigarren eskuko produktuak aukeratzea (% 61) erabakiko du.

Aurtengo Eguberrietan, herritarren % 90ek opari erabilgarriak, % 78k jende gutxiagorentzako opariak, % 80k marka zuriko produktuak eta % 75ek opari garesti gutxiago erosiko dituzte.

Arropa, liburuak, lurrinak eta kosmetikoak, bideojokoak, osagarriak eta dirua oparituko dira gehien, ikerketaren arabera.

Hala ere, desiratuenak dirua, liburuak, arropa eta oinetakoak, bidaiak, ordenagailuak eta osagarriak dira.

Umeentzat joko hezigarriak, arropa, panpinak, liburuak eta bideojokoak erosiko dira gehien; nerabeentzat, berriz, bideojokoak, liburuak, arropa, dirua eta bideokontsolak.

Erosketak egiteko saltokiei dagokienez, % 30ek saltoki handietara, % 28k espezializatutako dendetara eta % 25ek hipermerkatuetara joko dute. Saltoki tradizionalak herritarren % 12k bakarrik aukeratuko dituzte.

Estatuko herritarrek 680 euro gastatuko dituzte, batez beste, aurtengo Gabonetan; hau da, iaz baino % 3,9 gutxiago. Herritarren % 61ek bigarren eskuko opariak erosiko dituzte, eta % 80k marka zuriak aukeratuko dituzte, Deloitte enpresak kontsumoari buruz egin duen ikerketa baten arabera.Dirua izango da aurtengo Gabonetako oparirik desiratuena, baina lehentasunen zerrendako seigarren postuan dago. Ikerketan 1.800 herritarrek parte hartu dute.Egoera ekonomikoaren inguruko kezkak eragina izango du kontsumitzaileen jarreran, eta merkatutako produktuak eta eskaintzak erostea (% 89), taldean oparitzea (%73) edo bigarren eskuko produktuak aukeratzea (% 61) erabakiko du.Aurtengo Eguberrietan, herritarren % 90ek opari erabilgarriak, % 78k jende gutxiagorentzako opariak, % 80k marka zuriko produktuak eta % 75ek opari garesti gutxiago erosiko dituzte.Arropa, liburuak, lurrinak eta kosmetikoak, bideojokoak, osagarriak eta dirua oparituko dira gehien, ikerketaren arabera.Hala ere, desiratuenak dirua, liburuak, arropa eta oinetakoak, bidaiak, ordenagailuak eta osagarriak dira.Umeentzat joko hezigarriak, arropa, panpinak, liburuak eta bideojokoak erosiko dira gehien; nerabeentzat, berriz, bideojokoak, liburuak, arropa, dirua eta bideokontsolak.Erosketak egiteko saltokiei dagokienez, % 30ek saltoki handietara, % 28k espezializatutako dendetara eta % 25ek hipermerkatuetara joko dute. Saltoki tradizionalak herritarren % 12k bakarrik aukeratuko dituzte.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Gabonak 2023 Ekonomia 2024 Eguneko albisteak Gaurko azken ordukoa Kontsumoa Hipermerkatuei buruzko albisteak