Krisi Ekonomikoa -
Gaur aurkeztuko du plana
Iberiak Espainiaren historiako kaleratze kopuru handiena iragar lezake
Airelineak 4.000 eta 6.000 langile artean kaleratuko dituela uste dute CCOO eta UGT sindikatuek.
Erredakzioa
Iberia sindikatuekin batzartuko da gaur goizean, konpainiaren berregituraketa planaren zehaztasunak azaltzeko.
Oraingoz ez dago argi nolakoa izango den plana, baina CCOO eta UGT sindikatuak kezkatuta agertu dira, eta 4.000 eta 6.000 langile artean kaleratuko dituztela uste dute. Zenbaki horiek baieztatuko balituzte, Espainiako historiaren enplegu erregulazio espediente handiena izango litzateke.
Aurreikuspen horietako kopuru txikiena hartuta (4.000 kaleratze), Iberiako langileen % 20 geratuko lirateke lan barik.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea