Krisi Ekonomikoa -

Defizita kontrolatzeko

Belgikako Gobernua amnistia fiskala egitea hausnartzen ari da

Horri esker, 600 milioi euro bilduko lituzkete. Gobernua erlojuz kontra dabil 3.700 milioiko murrizketa adosteko.

Elio di Rupo, Belgikako lehen ministroa. Efe.
Belgika amnistia fiskala | Gobernua, amnistia fiskala ezartzearen alde
Elio di Rupo, Belgikako lehen ministroa. Efe.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Belgikako Gobernua amnistia fiskala martxan jartzea pentsatzen ari da 2013ko aurrekontua osatzeko. Amnistiaren bidez, diru gehiago biltzea espero dute eta defizitaren helburua betetzea, Gobernuko iturrien arabera.

Belgikako Ministroen Kontseilua premiazko bilerak egiten ari da azken egunetan, 3.700 milioi euroko murrizketak adostu nahian, murrizketa ezinbestekoa baita Europar Batasunak 2013rako jarritako defizita ez gainditzeko.

Amnistia fiskalari esker, Gobernuak 600 euro gehiago biltzea espero du, Le Soiregunkariaren arabera. Lehen sei hileko etapa batean, "iruzurti txikiek" atzerrien dutenaren berri eman dezakete eta % 25eko zerga eta %15eko isuna ordaindu.

Legea dirua "garbi" dutenei zuzenduta legoke, bestelako zergak saihesteko dirua atzerrira eraman zutenei.

Iruzurti handiak

Bigarren etapan, berriz, 2013ko erdia aldera, "iruzurti handien txanda" helduko litzakete, iruzur fiskal antolatua eta antzeko delituak egin dituztenak, hain zuzen.

Pertsona horiek itzulitako kapitalen % 35eko isuna ordaindu beharko lukete, baina ez lukete zigorrik jasoko.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea