Ekonomia -

ZERGA-ERREFORMA

Bizkaiko PPk 46 zuzenketa aurkeztu dizkio zerga-erreformaren proposamenari, "anbizio gutxikoa" dela iritzita

Raquel Gonzalezek esan du EAJ eta PSE-EErena "espedientea betetzeko" proposamena dela, "Bizkaia biziberritzeko edo bizkaitarrei laguntzeko" izan beharrean.

Raquel Gonzalez, Bizkaiko PPren burua. Argazkia: EITB
Raquel Gonzalez, Bizkaiko PPren burua. Argazkia: EITB
Raquel Gonzalez, Bizkaiko PPren burua. Argazkia: EITB

eitb media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Raquel Gonzalez Bizkaiko PPren buruak iragarri du 46 zuzenketa aurkeztu dizkiotela EAJk eta PSE-EEk proposatutako zerga-erreformari, "anbizio gutxikoa" eta "oso eskasa" dela iritzita.

EAJk gaiaren inguruan "kulebroia" sortu izana kritikatu du buruzagi popularrak, Bilbon emandako prentsaurreko batean.

Gonzalezek uste du EAJk eta PSE-EEk ez dakitela nola atera aurrera proposamena, eta jakinarazi du haiei ez dietela deitu ere egin: "Hori bai, gero arduradun egiten gaituzte".

Horren harira, eta Imanol Pradales lehendakariari eta Elixabete Etxanobe Bizkaiko ahaldun nagusiari buruz, esan du haiek direla "erreforma aurrera ateratzeko ardura duten bakarrak".

"PPk ezin du bere egin ezkertiarrekin adostutako testu bat", azpimarratu du.

Gonzalezek autonomoen aldeko neurriak eskatu ditu erreforma berrian, "bizkaitarrek bizi duten zerga-infernua arintzea", eta familiek seme-alabak izan ditzaten neurriak hartzea, besteak beste.

Gainera, gogorarazi du 2018an adostu zutela EAJrekin PFEZ zerga murriztea, eta helburua ezin dela diru gehiago biltzea izan, "hobeto kudeatzea" baizik.

Azkenik, argitu du Bizkaiko PPren izenean emandako iritziak EAEko hiru lurraldeetarako balio duela.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Politika Bizkaia Ekonomia Euskadiko PP Eguneko albisteak Albisteak