Ekonomia -

Greba mugagabea

Bilboko Portuak baimenak kentzeko mehatxua egin die garraiolariei

Lanuzteak 12 milioi euroko galera eragin du portuan, Bilboko Portuko Agintaritzaren arabera.

Bilboko Portuko lanuzteak 12 milioi euroko galera eragin du

01:20

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Bilboko Portuan lanean ari diren garraiolari autonomoek greba mugagabea hasi zuten azaroaren 5ean, kolektiboari egonkortasuna emango dion akordioa sinatzea eskatzeko.

Jose Ramon de la Fuente Bilboko Portuko Agintaritzaren presidenteak lan-baimenak kentzeko mehatxua egin die garraiolariei, greba bertan behera utzi ezean. Halaber, lanuzteak 12 milioi euroko galera eragin duela salatu du; garraiolarien arabera, baina, Bilboko Portuak 4,8 milioi euro galdu ditu grebaren eraginez.

Sintrabi eta Egas garraiolari autonomoen sindikatuek deitutako lanuzteak “kalte ekonomiko handia” eragin die portuko enpresei, esportatzaileei eta Bilboko Portuari, oro har.

“Honek hondoratu egingo gaitu”, gaineratu du Bilboko Portuko Agintaritzaren presidenteak, eta lanuztea krisi ekonomiko garaian eta portuan lana ugaritzen denean deitu dutela salatu du; izan ere, Gabonen atarian % 8 igo da edukiontzien garraioa.

De la Fuentek azpimarratu duenez, lanuztea asko luzatzen bada, “eragin larriak izan ditzake enpresetan”.

Bilboko Portuan lanean ari diren garraiolari autonomoek greba mugagabea hasi zuten azaroaren 5ean, kolektiboari egonkortasuna emango dion akordioa sinatzea eskatzeko. Jose Ramon de la Fuente Bilboko Portuko Agintaritzaren presidenteak lan-baimenak kentzeko mehatxua egin die garraiolariei, greba bertan behera utzi ezean. Halaber, lanuzteak 12 milioi euroko galera eragin duela salatu du; garraiolarien arabera, baina, Bilboko Portuak 4,8 milioi euro galdu ditu grebaren eraginez.Sintrabi eta Egas garraiolari autonomoen sindikatuek deitutako lanuzteak “kalte ekonomiko handia” eragin die portuko enpresei, esportatzaileei eta Bilboko Portuari, oro har.“Honek hondoratu egingo gaitu”, gaineratu du Bilboko Portuko Agintaritzaren presidenteak, eta lanuztea krisi ekonomiko garaian eta portuan lana ugaritzen denean deitu dutela salatu du; izan ere, Gabonen atarian % 8 igo da edukiontzien garraioa. De la Fuentek azpimarratu duenez, lanuztea asko luzatzen bada, “eragin larriak izan ditzake enpresetan”.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Krisi ekonomikoa gaur Grebak albisteak Bilboko Portua bideoak Ekonomia albisteak Gaurko titularrak Albisteak Merkantzia-garraioa