Krisi Ekonomikoa -
Bilera Bruselan
PFEZ igotzeko asmoari eutsiko diola iragarri du De Guindosek
Espainiako Gobernuaren helburu nagusia defizit publikoa murriztea da, Ekonomia ministroaren arabera.
Erredakzioa
Luis de Guindos Espainiako Ekonomia ministroak Pertsona Fisikoen gaineko Zergaren igoera 2013tik haratago mantentzea iradoki du, astearte honetan Bruselan. Halaber, prentsaurrekoan jakinarazi duenez, Espainiako Gobernuaren helburu nagusia defizit publikoa murriztea da.
“Pertsona Fisikoen gaineko Zergak 2014. urtera arteko epea du, baina Espainiako Gobernuak beti esan du helburu nagusia defizit publikoa murriztea dela”, adierazi du Europar Batasuneko Ekonomia ministroen kontseiluan.
Espainiako ekonomiaren finantza egoera estuaren aurrean, defizit publikoa murriztea da lehentasuna”, gaineratu du.
Edonola ere, De Guindosek jakinarazi duenez, erabakia hartu gabe dago oraindik.
Europako Kontseiluaren aurreikuspen ekonomikoa
Europako Kontseiluak eginiko aurreikuspen ekonomikoaren arabera, Espainiako defizit publikoa Barne Produktu Gordinaren % 8 izatera igaroko da 2012an, % 6ra jaitsiko da 2013an, eta % 6,4ra igoko da 2014an. Aurreikuspen horiek beteko balira, Bruselak ezarritako helburuak gaindituko lituzke Espainiak.