Ekonomia -
ERRENTA-AITORPENA
Errenta-kanpaina apirilaren 10ean hasiko da Bizkaian
Ekainaren 30era arte egin ahalko dute zergadunek errenta-aitorpena Bizkaian. Hiru bide izango dituzte horretarako: aurrez aurrekoa, telefono bidezkoa eta online.
EITB Media
2024ko errenta-kanpaina apirilaren 10ean hasi eta ekainaren 30ean amaituko da Bizkaian.
Bi hilabete eta erdiko tarte horretan, zergadunek hiru bide izango dituzte errenta-aitorpena egiteko: aurrez aurrekoa, telefono bidezlpa (946 083 000) eta online (bizkaia.eus/eu/errenta-bizkaia).
Bizkaiko Foru Aldundiak gaur goizean jakinarazi duenez, apirilaren 10ean hasiko da gutunak bidaltzen, eta, egun horretatik aurrera, zergadunek errenta-aitorpenaren zirriborroak eskuragarri izango dituzte Bizkaiko Foru Aldundiaren egoitza elektronikoan.
Zirriborroa jasotzen dutenek, behar izanez gero, osatu besterik ez dute egin beharko.
Aurretiazko hitzordua eskatzeko epea apirilaren 8an zabalduko da eta Bizkaiko Foru Aldundiaren errentarako web-atarian edo telefonoz (94 406 66 00) egin ahalko da.