Krisi Ekonomikoa -

Bilboko Portua

Bizkaiko karga jasotzaileen eta zamaketarien erdiak, greban

Ostegunerako eta ostiralerako bi lanuzte deitu dituzte sektorearentzat lan-hitzarmena eskatzeko. Halaber, portuko garraiolariak greba mugagabea hasi zuten azaroaren 5ean.

Bilboko Portua. Argazkia: EITB
Bilboko Portuko zamaketariek bi eguneko greba hasi dute

01:02

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Bizkaiko kontsignatarioen, garraio-bitartekarien eta zamaketarien sektoreko langileen erdiak baino gehiagok egin du bat ELA, LAB eta CCOO sindikatuek ostegunerako deitutako greba deialdiarekin, sindikatuek jakinarazi dutenez. Ostiralean egingo dute bigarren lanuztea.

Iñaki San Andres ELA sindikatuko ordezkariak jakinarazi duenez, sektoreko hainbat enpresetan lanuztea erabatekoa izan da, eta beste batzuetan, partziala.

Ordezkari sindikalaren hitzetan, patronalak eta sindikatuek hiru urte daramatzate lan-hitzarmena negoziatzen.

Bilboko Portu Agintaritzaren esanetan, gaurko grebak ez du eraginik izan portuaren jardueran, eta itsasontziak normaltasunez iritsi dira.

Gaineratu duenez, grebak bulegoetan lan egiten duten kontsignatarioen, garraio-bitartekarien eta zamaketarien sektoreko langileei eragin die, eta ez Bilboko Portuko zamaketariei. Izan ere, haren hitzetan, bulegotik kanpo lan egiten duten sektore horretako langileek beste lan hitzarmen bat dute.

Greba egiten ari diren langileen bostenak Bilboko Portuarentzat egiten du lan. Halaber, portuko garraiolariak greba mugagabea hasi zuten azaroaren 5ean.

Portu Agintaritzak neurriak hartuko ditu astelehenean

Bilboko Portu Agintaritzak ezokiko administrazio kontseilua deitu du astelehenerako, garraiolarien greba mugagabearen harira, neurriak hartzeko. Portuan lanean ari diren garraiolari autonomoek azaroaren 5ean hasi zuten lanuztea.

Hartu ditzaketen neurrien artean, Bilboko Portuan lan egiteko baimenak kentzea aipatu zuen Jose Ramon de la Fuente Bilboko Portuko Agintaritzaren presidenteak asteartean.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea